0-4 urteko gunea martxan ipintzeko bilera irekia familiekin

0-4 urteko gunea martxan ipintzeko bilera irekia familiekin

2024/01/30
Aurtengo negutik aurrera 0-4 urteko gune hezitzaile bat martxan jarri nahi du udalak herriko haur txikientzako eta familientzako. Gunearen inguruko diseinua eta funtzionamendu proposamena familiekin landu nahi du; horretarako otsailaren 5ean egingo den bilera irekian.

Espazio hezitzaile berria 

Soraluzeko Udalak herritar gazteenentzako gune berri bat martxan jarri nahi du. 0 eta 4 urte bitarteko haurrekin egoteko barne espazio hezitzaile bat sortzea da helburua; horretarako udal instalazio bat egokitzeari ekin dio Etxaburueta 3an, negu honetan posible izan dadin proiektua martxan jartzea. Gunearen ezaugarriak eta proposamen hezitzailea familiekin landu nahi du; eta helburua behin espazioa martxan jarrita gunearen kudeaketa gurasoekin elkarlanean egitea da. 

Udal Gobernu taldeak eta baita herriko hainbat gurasok ere; adin tarte honi begirako zerbitzu baten beharra adierazi izan dute; Ludoteka eta Gaztelekua bezalako zerbitzuak baliatzeko adina ez daukaten haurrentzakoa, hain zuzen ere. Eta behar horretatik abiatuta, proposamen bat garatzen hasi da udala, zeina saio ireki honen bitartez osatu eta aurrera begirako pausuak adostu nahi diren.

Bilera irekia otsailaren 5ean

Bilera irekia, otsailaren 5ean, astelehena, 18:00etatik 19:30era egingo da Kalebarren 8-ko lokaleko beheko solairuan. Bertan, orain arteko ibilbidearen berri emango da eta espazioaren funtzionamendua eta kudeaketa proposamena landuko dira. Bertara 0-4 urte bitarteko (2020-2024 urte bitartean jaiotako haurren) gurasoak gonbidatu nahi dira. 

Horretarako, izen emate inprimakia betetzea eskatzen da antolaketa lanak aurreikusteko helburuarekin. Bileraren azalpenak euskaraz emango dira, baina erdal hiztunak bilera jarraitzeko moduak bermatuko dira.
Izen emate inprimakia betetzeko, klik egin hemen: https://forms.gle/L4cJybtNFz2qVmCa6