"20.000 especies de abejas" filmaren proiekzioa

"20.000 especies de abejas" filmaren proiekzioa

2023/11/28
Udaleko Berdintasun Sailak antolatuta, Estibaliz Urresola zuzendariaren "20.000 especies de abejas" filma proiektatuko da gaur, asteartea, arratsaldeko 7etan, Herri Antzokian.

Udaleko Berdintasun Sailak Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Egunaren aitzakian prestatutako egitarauaren barruan, Estibaliz Urresola zuzendari arabarraren "20.000 especies de abejas" filma ikusi ahal izango da gaur, azaroak 28, arratsaldeko 7etan, Herri Antzokian.

Zuzendaria: Estibaliz Urresola.

Aktoreak: Sofía Otero, Patricia Lopez Arnaiz, Ane Gabarain, Itziar Lazkano.

Iraupena: 129 minutu.

Generoa: Drama.

Herrialdea: Euskal Herria.

Sinopsia: Cocok 8 urte ditu. Jaiotzean Aitor izena jarri zioten, baina ez da eroso sentitzen egotzi dioten identitate horrekin. Cocoren ama Ane lanez aldatzear dago, eta banatzeko prozesua hasi du; bere krisi profesional eta sentimentala distantzia apur batekin ikusi nahian, udako oporrak amonaren etxean igarotzea erabakiko du. Izebak erlauntzak ditu, eta, eztia ekoizteaz gain, erleen ziztadetan oinarritutako sendakuntza teknikak erabiltzen ditu.