2026ko Soraluzeko Jaiek badute dagoeneko kartela; Eguzkiñe Aldazabal suertatu da irabazle
barrena.eus

2026ko Soraluzeko Jaiek badute dagoeneko kartela; Eguzkiñe Aldazabal suertatu da irabazle

2026/07/03
Atzo, eguena, uztailaren 2an, banatu ziren Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako Jaietako Kartel Lehiaketako sariak, haurren, gaztetxoen zein helduen kategorietan.

Azken urteetan, Soraluzeko jaiak iragartzeko kartela haur eta nerabeen lehiaketaren bitartez aukeratu izan da. 2024an, ostera, hainbat urteren ostean, Soraluzeko Udaleko Kultura Batzordeak Helduen Jaietako Kartel Lehiaketa berreskuratu zuen herriko jaiak iragartzeko afixa aukeratzeko, eta azken bi urtetako harrera ona aintzat hartuta, aurten ere antolatu du helduen lehiaketa.

Dozenaka lan aurkeztu dira haurren, gaztetxoen zein helduen kategorietan, 182 hain zuzen ere, eta astebetez, ekainaren 29tik uztailaren 3ra bitarte, egongo dira ikusgai erakusketa-aretoan; hortaz, gaur da erakusketa ikusteko azken eguna. Sari-banaketa ekitaldia atzo, eguena, uztailaren 2an izan zen kulturguneko erakusketa-aretoan bertan.

Helduen Lehiaketa arrakastatsu beste behin

Antolatzaileek positiboki baloratu zuten 2024an helduen Jaietako Kartel Lehiaketa berreskuratu izana eta ondorioz, iaz eta aurten ere antolatu da. 2026an, lau lan aurkeztu dituzte helduen kategorian, soraluzetarrek zein kanpoko sortzaileek eginak.

Gainera, helduen Jaietako Kartel Lehiaketaren irabazlea izango da jaiak iragarriko dituen kartel nagusia, programan zein herriko komertzio eta dendetan ikusiko dena.

Kartel sarituak

Hauexek izan dira, mailaz maila, sarituak suertatu diren kartelen egileak:

"A" maila (LH1-LH2)

  • 1. Saria: Yanna Kaddouri Arias
  • 2. Saria: Mila Luciano García Peña
  • 3. Saria: Idara Pérez del Campo

"B" maila (LH3-LH4)

  • 1. Saria: Osatoh Ogieva
  • 2. Saria: Albania Valentina Sandoval Muñoz
  • 3. Saria: Sara Aldazabal Castillo

"C" maila (LH5-LH6)

  • 1. Saria: Maider Argote Osa
  • 2. Saria: Jone Urtiaga Ortega
  • 3. Saria: Libe Elortza Ugalde

"D" maila (DBH)

  • 1. Saria: Izane Peña Mira

"E" maila (Helduak)

  • 1. Saria: Eguzkiñe Aldazabal Ortueta