A. Calongeko lanei buruzko bilera
Alejandro Calonge auzuneko irisgarritasun-lanen berri emateko bilera informatiboa antolatu du Udalak ostegun honetarako, arratsaldeko 6:30ean, Udaletxeko Pleno aretoan.
Soraluzeko Udalakeko Obren eta Herriko Mantentze Lanen Batzordeak bilera antolatu du ostegun honetarako, herritarrei Alejandro Calonge auzunean egin behar diren obrei buruzko zehaztasunen berri emateko.
Lan hauen helburua aipatutako kaleko 1. eta 2. zk.ko atarien irisgarritasuna hobetzea da, dauden eskailerak kendu eta arrapala bat eginez.
Bilera informatiboa
Eguna: Martxoaren 7a, osteguna.
Ordua: Arratsaldeko 6:30.
Tokia: Udaletxeko Saio Aretoa.