Abesbatzaren zarzuela kontzertua
Soraluzeko Ezoziko Ama abesbatzak zarzuela kontzertua eskainiko du gaur, ostirala, arratsaldeko 8etan, Herri Antzokian; zarzuelarik ezagunenen pasarteak interpretatuko dira.
Ezoziko Ama Abesbatzak, urtero sasoi honetan egiten duen moduan, kontzertua eskainiko du gaur, abenduak 28, arratsaldeko 8etan.
Oraingo honetan zarzuela kontzertua prestatu du Soraluzeko abesbatzak, zarzuelarik ezagunenetako hainbat pasarte interpretatuko dituelarik.
Aitor Garitanok zuzenduko du kontzertua eta pianoan Menchu Pierrugues arituko da.
Hauxe da gaurko kontzertuko egitaraua:
- La del Soto del Parral (Ronda de enamorados)
- La vervena de la paloma (Seguidilla)
- Don Gil de Alcala (Habanera)
- EL Barberillo de Lavapies (Canción de la Paloma)
- Los Gavilanes (Pescador de tu playa te alejas; Palomita; No hay por qué gemir, no hay por qué llorar)
- La tabernera del puerto (Dúo Chinchorro y Antigua; En un país de fábula)
- La corte del faraón (Ay Ba!; Terceto de las viudas; Garrotín)