Zirku-tailerra, topera!

2021/11/03
Hamalau lagunek dihardute hasi berria den ikasturtean Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako zirku-tailerrean; Arrate Espilla soraluzetarrak zuzentzen du tailerra.

Soraluzeko Udalak "Sormen tailerrak" egitasmoaren baitan eskaintzen dituen tailerretako bat da zirku-tailerra.

Bertan 5 eta 12 urte arteko neska-mutilek hartu ahal dute parte, bi taldetan banatuta: 5-7 eta 8-12.

Astean ordu eta laurdeneko saioak jasotzen dituzte, Arrate Espilla irakaslearen eskutik.

Ondorengoak dira bertan lantzen direnak:

  • Gorputz adierazpena.
  • Psikomotrizitatea.
  • Oreka.
  • Sormena.
  • Klown teknikak.
  • ....

Oraindik bada plaza librerik.

Izena ematea nahi duenak 943753043 telefono-zenbakira deitu behar du.

Hileko kuota 20 eurokoa da.