Abian dago Haurreskolako 2026-2027 ikasturteko matrikulazio kanpaina

Abian dago Haurreskolako 2026-2027 ikasturteko matrikulazio kanpaina

2026/04/14
Atzotik, apirilaren 13tik, maiatzaren 4ra bitarte egongo da zabalik Soraluzeko Haurreskolan datorren ikasturterako, 2026-2027, izena emateko epea, online nahiz aurrez aurre.

Haurreskolak 0 eta 2 urte bitarteko haur-eskola publikoak dira eta haien helburu nagusia familiei hezkuntza eta laguntza zerbitzu ematea da, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartuko dituena, haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektual guztiak behar bezala garatzeko.

2025 eta 2026 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek eska dezakete plaza Haurreskolan apirilaren 13tik maiatzaren 4ra bitarte, biak barne. Soraluzeko Haurreskolako hezitzaileek aurreikusten dute 2026-2027 ikasturterako 0-1 adin-tartean 8 plaza eskainiko direla, eta 1-2 adin-tartean, ostera, 9 plaza.

Jarraian, Haurreskolako informazio-orria eskura daiteke, zazpi hizkuntzatan; euskaraz, gazteleraz, ingelesez, frantsesez, arabieraz, errusieraz eta portugesez:

Izen-ematea

Izena emateko bi bide egongo dira:

  • Online, ikasgunea webgunetik.
  • Aurrez aurre, Haurreskolan bertan, astelehenetik barixakura, goizeko 9:00etatik 14:00etara.

Informazio gehiago Haurreskolan bertan eskuratu daiteke: