![Adarrak birrintzeko makina Adarrak birrintzeko makina](https://www.soraluze.eus/eu/albisteak/adarrak-birrintzeko-makina/@@images/image-900-7a1270a23afa519819c07d21696b54c2.jpeg)
Adarrak birrintzeko makina
Zuhaitz-adarrak birrintzeko makina erosi du Udalak; adar birrinduekin konposta egingo da herrian dauden lorategi eta berdeguneetan zein auzoetako konpost-gune ezberdinetan erabiltzeko.
Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Departamentuak zuhaitz-adarrak birrintzeko makina bat erosi du.
Herriko parke, lorategi eta berdeguneetan dauden zuhaitzak inausteko lanetan sortzen diren adarrak herrian bertan txikitzeko erabiliko da aurrerantzean makina.
Adarrak txiki-txiki eginda egituratzaile bikaina lortzen da eta berau, Gipuzkoa Etorbideko, Etxaburuetako eta Ezozibideko konpost-guneetan erabiliko da, baita udalerriko lorategietan eta berdeguneetan ere.
Orain artean Garbigunera eramaten ziren kimatutako adarrak; orain, ordea, adarrok udalerrian bertan konposta egiteko erabiliko dira.