Adiel Zabalaren argazkien erakusketa inauguratuko da gaur (urriak 13)  kulturguneko erakusketa-gelan

Adiel Zabalaren argazkien erakusketa inauguratuko da gaur (urriak 13) kulturguneko erakusketa-gelan

2022/10/13
Zestoarrak kalea eszenatoki duten 40 bat argazki aurkeztuko ditu

Adiel Zabala argazkilari zestoarrak erakusketa inauguratuko du gaur (urriak 13) kulturguneko erakusketa-gelan; kalea eszenatoki duten 40 bat argazkik osatzen dute erakusketa. Hala, Street photo erakusketa ikusi ahal izango da hurrengo egunetan erakusketa-gelan.

Erakusketa Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboak antolatu du, Soraluzeko Udalaren babesarekin eta Adiel Zabalak hainbat herritan egindako argazkiak ikus daitezke bertan. Argazkilari zestoarrak hainbat argazki-rally irabazi ditu han eta hemen; Soraluzeko rallya ere berak irabazi zuen iaz.

Erausketaren inaugurazioa gaur egingo da, 19.00etan eta argazkilaria bera ere bertan izango da nahi duen ororen galderak erantzuteko prest.
Gaurtik urriaren 29ra arte izango da bisitatzeko aukera, ondoko ordutegiarekin:


- Astelehenetik ostiralera: 19:00-20:30.

- Larunbatak: 12:00-13:30.