Esperientziaren gelak antolatutako tailerra

2019/11/27
"Positiboki biziz" izeneko tailerra antolatu du abendurako Soraluzeko Esperientziaren Gelak; abenduaren 3, 4, 17 eta 18an egingo dira saioak, arratsaldeko 5:30ean, jubilatuen elkartean.

Soraluzeko Esperientziaren Gela-k 2019-2020 ikasturterako programatutako jardueren barruan, "Positiboki biziz" tailerra egingo da abenduan.

Tailerraren helburu nagusia ongizatea hobetzeko, autoestimua handitzeko eta hazkunde pertsonala modu dibertigarri, dinamiko eta parte-hartzailean bultzatzeko trebetasunak garatzea da.

Tailerrak 4 saio izango ditu eta Itxaropena Jubilatuen Etxean emango da, astearte eta asteazkenetan (abenduak 3, 4 eta 17, abenduak 18), 17: 30etik 19:00etara.

Tailerra "Paso a Paso Elkartea"-k gidatuko du, gazteleraz.

Parte hartzeko ezinbestekoa da Esperientzia Gelan matrikulatuta egotea eta Itxaropena Jubilatuen Etxean bertan izena ematea, azaroaren 26tik (asteartea) abenduaren 2ra (astelehena).

Plazak mugatuak dira (25 pertsona) eta, beraz, tailerrean izena emateko hurrenkera hartuko da kontuan; hala ere, izen-emateek plaza kopurua gainditzen badute, beste data batzuetan errepikatzeko aukera baloratuko da.

Tailerraren 4 saioak honako hauek izango dira:

1. saioa: "Bizitza-hizkuntza zure harremanak hobetzeko: komunikazio errukiorra".
2. saioa: "Adimen emozionala".
3. saioa: "Barrearen eta dibertsioaren tailerra".
4. saioa: "Motibazio eta ahalduntze pertsonalerako jarduerak".