Administraria kontratatzeko deialdia

Administraria kontratatzeko deialdia

2016/05/30
Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Departamentuak lanaldi erdiko dedikazioarekin jardungo duen administraria aldi baterako kontratatzeko deialdia egin du.

Soraluzeko Udalak Gizarte Zerbitzuetarako Administrari lanpostu bat betetzeko asmoa dauka, aldibaterako eta lanaldi erdiz, ondorengo baldintzen arabera:


Lanbiden izena emanda egotea langabetu moduan.
Goi mailako batxilergoa, II. mailako LH edo maila handiagoko ikasketak.
Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailarekin parekagarriak diren euskara-ezaguerak.
Informatikaren ezagutza (Word eta Excel) IT Txartela edo baliokidearen bitartez egiaztatuta.
Soraluzen erroldatuta egotea, lan-eskaintza hau argitaratu den eguna baino lehen.


Baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek, Udaletxeko Bulego Orokorrean eman dezakete izena ekainaren 10era arte, hau barne, eskaerarekin batera “curriculum vitae” eta “lan-bizitza” aurkeztuz.