AEK-ren matrikulazio kanpaina

AEK-ren matrikulazio kanpaina

2017/09/14
Soraluzeko AEK euskaltegiak 2017/2018 ikasturteko matrikulazio kanpaina hasi du, "%100 afektiboa" lelopean, iazko ikasturtean izandako ikasle kopurua handitzeko helburuarekin.

Soraluzeko AEK euskaltegiak 2017/2018 ikasturterako matrikulazio kanpaina aurkeztu zuen joan den astean, %100 afektiboa leloarekin.

Erabileran oinarritutako metodologia aintzat hartuta, "bizi esperientzia aparta" biziko dutela iragarri diete euskaltegiko arduradunek matrikulatzeko asmotan direnei: "Lortuko dute etxeko eta inguruko harremanak euskaraz izatea, lan egoera hobetzea, bilatzen ari diren euskara maila eskuratzea...".

ESKAINTZA

Urrian hasiko den aurtengo ikasturteari begira eskaintza zabala eskaintzen du euskaltegiak:

  • Euskalduntze orokorra (aurrez aurrekoa edo autoikaskuntza).
  • Xede bereziko ikastaroak: B1, B2, C1 maila (EGA).
  • Hizkuntza eskakizunak: IVAP, IRALE, Osakidetza.

MATRIKULAZIO-EPEA

Euskaltegian izena emateko epea irailaren 28an amaitzen da.

INFORMAZIOA

Izen-ematea egin edo ikastaroei buruzko informazioa lortzeko euskaltegira joan behar da.

Astearte, asteazken eta osteguna, 18:00etatik 20:00etara.

Soraluzeko AEK Euskaltegia

Baltegieta kalea, 2

943 75 14 34

DIRU-LAGUNTZAK

Udalak ikastaroaren kostuaren %50 eta %100a bitarteko diru-laguntzak emango ditu.