Aitor Amorren euskal makilak
Aitor Amor soraluzetarrak 35 urteko ibilbidean zehar landu dituen beste horrenbeste makila ikus daitezke hurrengo bi asteetan kiroldegiko erakusketa-gelan; hilaren 28ra arte dago zabalik.
Aitor Amor Berraondo eskulangile soraluzetarrak erakusketa ikusgarria prestatu du bere artisau ibilbide publikoari amaiera emateko.
Erakusketa osatzen duten 40 makilak 35 urteko lanaren emaitza dira, 1984. urteaz geroztik baitihardu Aitorrek makilak egiten.
Erakusketa hilaren 28a arte dago zabalik, kiroldegiko erakusketa-gelan, ondorengo ordutegiarekin:
- Astelehenetik ostiralera: 19:00-20:30.
- Larunbatetan: 12:00-13:30.
Erakusketa atzo zabaldu zen, arratsaldeko 7etan, 70 lagun inguru bildu zituen inaugurazio-ekitaldi txiki batekin.
Ekitaldian, Aitorrez gain, euskal maikilei buruzko hainbat liburu idatzi dituen Juan de Amesti Mendizabal idazle eta lagunak hartu zuen parte euskal makilei buruzko informazio interesgarria eman zuelarik.
Argazkia: Fernan Oregi.