Alberto Ibañez Oreka Art aretoan

2022/09/14
Hilaren 30a arte dago ikusgai Gabolats kaleko Oreka Art galerian Alberto Ibañezen margolanen erakusketa.

Joan den irailaren 9tik ikusgai dago Alberto Ibañezen margolanen erakusketa
Oreka Art galerian.


Irailaren 30 arte bisitatu ahalko da astelehenetik ostiralera, 19:00etatik
20:00etara bitartean Orekar Art aretoan.


Bisitak beste ordutegi batean hitzartzeko aukera ere badago, aurrez 648 210
877 telefono zenbakira deituta.