Ramirezek konfinamendu garaian margotu eta sortu dituen piezen lagin bat izango da zubian ikusgai jarriko dena.
Lanik gehienak “Picassoren lanen berrinterpretazioak” dira eta margolari handiari omenaldi bat egiteko asmoz margtotu ditu.
Asteburuko erakusketa hau irailean antolatuko duen beste erakusketa handiago baten formato txikiko aurrerapena izango da.
Erakusketa goizeko 10:00etatik 14:00etara ikusi ahal izango da, Zubi Nagusian.