Aldaketak erdigunea ixteko ordutegian

Aldaketak erdigunea ixteko ordutegian

2020/11/23
Aurrerantzean arratsaldeko 3retan itxiko da erdigunea ibilgailuentzako astebarruan; asteburuetan, aldiz, ordubatean itxiko da; Erregetxeko TAO zerbitzua berriro martxan jarriko da.

Soralzueko Udaleko Udaltzaingoaren Departamentuak jakitera eman duenez, gaurtik aurrera, azaroak 23, arratsaldeko 3retan itxiko da berriro ere erdigunea ibilagiluentzako astebarruan; larunbat eta igandeetan, aldiz, erguerdiko 1ean itxiko da.

Halaber, Erregetxeko TAO/OTA gunea kontrolatzen hasiko da, berriro ere, udaltzaingoa. Orain artean moduan, ibilgailuek gehienez ere 90 minutuko denbora izango dute bertan aparkatu ahal izateko.