Emantzipaziorako laguntzak
Eusko Jaurlaritzak aldaketak egin ditu gazteei emantzipatzen laguntzeko programan; eskatzaileen gutxieneko adina 18 urtera jeitsi da eta gutxieneko diru-sarrerak 3.000 eurora.
Eusko Jaurlaritzak "Gaztelagun" programa jarri zuen martxan duela urte bete.
Programa honen helburua gazteei emantzipatzen laguntzea da, alokairua ordaintzeko zuzeneko laguntzak emanez.
Orain artean 600 gaztek jaso du alokairua ordaintzeko laguntza, eskaera egin dutenen erdiak.
Hori horrela, Jauraritzak laguntzak jasotzeko baldintzak aldatzea erabaki du, kanpoan gelditu diren eskatzaile gehienek laguntza horiek jasotzeko aukera izan dezaten.
Aldaketak bi izan dira, laguntzak jasotzeko gutxieneko adina eta gutxieneko diru-sarrerak.
- Gutxieneko adina 23 urtetik 18 urtera jeitsi da.
- Gutxieneko diru-sarrerak 8.000 eurotik 3.000 eurora jeitsi dira.
Programari buruzko informazio zehatza HEMEN eskuratu daiteke.