Aldaketak herriko zirkulazioan
Udalak Errabal kaleko 12. eta 29. atarien arteko zatia urbanizatzeko lanak hasiko ditu hurrengo egunetan.
Urbanizazio lan hauen helburua oinezkoek eta ibilgailuek partekatuko duten plataforma bakarreko bidea eraikitzea da, oinezkoei lehentasuna emanez eta herritar ororen irisgarritasuna bermatuz.
Aipatutako urbanizazio-lanek hainbat aldaketa eragingo dituzte ibilgailuen zirkulazioan:
Ibilgailuak
- Errekalde, Atxuri eta Errabal bi noranzkoetako kaleak izango dira (Semaforo bitartez erregulatuko da).
-
Baltegieta kaleko garajeen sarrerak Sta. Ana edo Estaziño kaleetatik egin beharko dira.
-
Erdigunea zirkulaziorako irekita mantenduko da.
-
Ezozibidea, Arraikua kalea, Estaziño kalea eta Olea auzoak bi norazkoetakoak izango dira (Semaforo biartez erregulatuko dira).
Autobus geltokiak
Pesa
Eibarrera doazen autobusak, Errekalde kalean gelditu ondoren, Olea auzotik sartuko dira eta Estaziño kalean zein Ezozibideko 14 zkia.ren parean geldituko dira.
Donostiara doazen autobusak, berriz, Estaziño kalean geldituko dira.
Mendaro
Autobus honen geltokiak Sagarrerreka, Ezozibidea, Estaziño kalea eta Olako zubian egongo dira.
Behin Olako zubian jendea hartu ostean, GI 627 errepidean egin berri duten errotondan buelta hartu eta saihesbidetik joango da.
Aldaketa hauek urtarrilaren 10ean, osteguna, sartuko dira indarrean; seinaleak, aldiz, bezperan jarriko dituzte, asteazkenean.