Aldaketak ibilgailuen trafikoan ostegunetik ostiralerako gauean

Aldaketak ibilgailuen trafikoan ostegunetik ostiralerako gauean

2023/03/07
Errepidean egin beharreko margoketa-lanak direla eta, moztu egingo dute Errabal kalea ostegunetik ostiralerako gauean; udalerrirako sarrera Ezozibidetik egingo da.

Erabal kalean zorua margotzeko lanak egin behar dituzte martxoaren 9tik 10era bitartean, ostegunetik ostiralerako gauean, 23:30etik 03:00ak arte.

Ondorioz, ordu tarte horretan, ibilgailuentzako moztuta egongo da Errabal kalea, 10. zenbakitik 29. zenbakirako tartean eta herrigunera iparraldetik baino ezin izango dira sartu ibilgailuak, Ezozibidetik.

Lanek dirauten bitartean udaltzain-zerbitzua egongo da.

Euria ariko balu, lanak atzeratu egingo lirateke.