Aldaketak Ikasgelan

Aldaketak Ikasgelan

2024/03/15
Aurrerantzean, urtean zehar 18 urte beteko dituzten herritarrek urtarrilaren 1etik aurrera erabili ahal izango dute Ikasgela, 18 urte betetzera itxaron gabe.

2018az geroztik dago martxan bakarka eta isiltasunean ikasteko Ikasgela Baltegieta kalea, 18-behean (HHI-EPA). Ordura arteko ikasteko toki bakarrak, liburutegiak, ikasleen ordutegi eta isiltasun beharrak asetzen ez zituela ikusita, espazio berria egokitu zen 18 urtetik gorako ikasleentzat: wifi konexioa, gailu elektronikoak konektatzeko entxufedun 24 ikas-toki eta urteko 365 egunetan zabalik, goizeko 8:00etatik gaueko 22:00etara.

Aldaketak

Zenbait herritarren eskaerak aintzat hartuz, Udalak zerbitzua zabaltzea erabaki du urtean zehar 18 urte beteko dituzten herritarregana iris dadin: urtean zehar 18 urte beteko dituzten herritarrek urtarrilaren 1etik aurrera erabili ahal izango dute Ikasgela, 18 urte betetzera itxaron gabe, alegia.

Erabiltzaile-txartela, liburutegian

Ikasgela erabiltzeko interesik izanez gero, Udal Liburutegian eskaera-orria bete eta erabiltzaile-txartela eskatu behar da. Txartelarekin batera 5 euroko fidantza ordaindu behar da; behin Ikasgela erabiltzeari utzi, eta txartela bueltatzean itzuliko zaizkio erabiltzaileari 5 euroak.