Aldaketak zibismoaren ordenantzan

Aldaketak zibismoaren ordenantzan

2020/07/08
Aldaketa egin du Udalak 2017. urtean onartutako zibismoaren ordenantzan; aurrerantzean jabeek neurriak hartu beharko dituzte txakurrek bide publikoan txiza egiten dutenean.

Zibismo-ordenantza onartu zuen Soraluzeko Udalak duela urte batzuk, udalerrian gizalegezko portaerak sustatzeko helburuarekin.

Aurten, txakurren txizak sortzen duen arazoari aurre egin nahian, aldaketa puntuala egin zaio aipatu ordenantzari.

Aldaketa honekin, aurrerantzean txakur jabeek beraien animaliek bide publikoan uzten dituzten gorotzak jasotzeaz gain, txiza egiten dutenean ere neurriak hartu beharko dituzte, besteak beste, ura ozpinarekin isuriz, txizen efektua gutxitzeko.

Onartu berri den aldaketa HEMEN kontsultatu daiteke.