Aldundiaren dirulaguntza Skategunerako

Aldundiaren dirulaguntza Skategunerako

2022/01/13
Gipuzkoako Foru Aldundiak 26.434 euroko dirulaguntza eman dio Soraluzeko Udalari kiroldegi gainean eraikitako skateguneko gastuak arintzeko; inbertsioaren %60koa da finantzazioa.

Soraluzeko Udalak Skategunea egokitu zuen 2021ean, kiroldegi ondoko orubean. Instalazioa uztailaren amaieran inauguratu zen, eta Udalak 44.056 € inbertitu zituen aipatutako azpiegitura eraikitzeko eta ingurua egokitzeko (argiztapena eta itxitura).

Azaroan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren kirol-instalazioetan obrak egiteko diru-laguntzen deialdira aurkeztu zuen proiektua Udalak, eta, urtarrilaren 5ean, proiektua Aldundiko Kirol Zerbitzuak aztertu eta dagokion Batzordeak txostena ebaluatu ondoren, 26.434 euroko diru-laguntza jaso da, Udalak egindako inbertsio osoaren % 60.

Aldundiaren dirulaguntza-deialdiaren helburu nagusietako bat Gipuzkoan herritar guztiei sarrera librea eta doakoa ahalbidetuko dien aire zabaleko kirol instalazioen sarea hobetzea zen.