Aldundiko ordezkariak jubilatuen elkartean
Foru Aldundiko Gobernantza Diputatua eta Herritarren Partaidetzarako Zuzendaria Itxaropena Jubilatuen Elkartean izango dira datorren astelehenean, jubilatuen ekarpenak jasotzen.
Joan zen ostiralean webgune honetan adierazi genuen moduan, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak herrialdeko udalerri ezberdinak bisitatzen dihardute "Aurrekontu Irekiak 2019" proiektuaren barruan.
Soraluzen ekainaren 11n izan zuten herritarrek beren proposamenak egiteko aukera, Plaza Berrian egun osoan zehar Aldundiak jarri zuen bulegoan.
Oraingo honetan, datorren ostiralean hain zuzen ere, hilak 18, arratsaldeko 6etan, Imanol Lasa Diputatua eta Joseba Muxika Herritarren Partaidetzarako Zuzendaria etorriko dira herrira, Itxaropena Jubilatuen Elkartera.
Herriko jubilatuei zuzendutako saioa izango da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2019ko aurrekontu irekiak aurkeztu eta bertaratzen direnenen ekarpenak jasotzeko asmoarekin.