Alejandro Calonge auzuneko obrak

Alejandro Calonge auzuneko obrak

2019/04/26
Datorren astean emango zaie hasiera bertako irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin Soraluzeko Udalak Alejandro Calonge auzunean aurrera eramango dituen lanei.

Bere garaian iragarri zuen moduan, Soraluzeko Udalak Alejandro Calonge auzunearen irisgarritasuna hobetzeko lanak egingo ditu.

Lanon helburua aipatutako kaleko 1. eta 2. zenbakietako atarien irisgarritasuna hobetzea da, dauden eskailerak kendu eta arrapala bat eginez.

Construcciones Artzamendi S. A. enpresak burutuko ditu lanak eta 24.875,49 euroko kostua izango dute (BEZa barne).

Datorren astean hasiko diren lanek hilabete eta erdiko iraupena izango dute, eta bi fasetan burutuko dira.