Alejandro Rodriguez memoriala

Alejandro Rodriguez memoriala

2018/05/18
Igandean ospatuko den Alejandro Rodriguezen omenezko I. Herri Krosak hainbat aldaketa eragingo ditu trafikoan eta autobus-zerbitzuan; kotxea ez erabiltzeko deia egin du Udaltzaingoak.

Igandean Soraluzeko I. Herri Krosa ospatuko da, Alejandro Rodriguezen oroimenez, Soraluze Kirol Bazkunak antolatuta.

Lasterketak hainbat aldaketa eragingo ditu herriguneko trafikoan.

  • Ezozibidea, Gabolats kalea, Arraikua kalea, Estaziño kalea, Olea auzoa eta Santa Ana kalea itxita egongo da ibilgailuentzako goizeko 10etatik 12:30era.
  • Bergararako norabidean dabiltzan autobusak eta Mendarora doazenak Sagarrerrekako geltokian hartuko dira.
  • Eibarrerako norabidean dabiltzan autobusak ohiko moduan ibiliko dira, Mendarora doana izan ezik.

Soraluzeko Udaltzaingoak proba amaitu bitartean kotxea ez erabiltzeko deia egin die herritarrei.