Alex Txikon mendizalearen hitzaldia
Alex Txikon mendizale bizkaitarrak Nanga Parbaten izena neguan igo ez diren zortzimilakoen zerrendatik desagerraraztea lortu zuen joan den otsailaren 26an, Ali Sadpara eta Simone Mororekin batera mendi honen tontorrera heldu zenean.
Erronka beteta, K2 (8.611 metro) da neguko igoeren zerrenda horretako izen bakarra. Nanga Parbaten aurretik, beste hamabi zortzimilakoak inoiz igo dituzte neguan.
Txikonen kasuan, haren ibilbideko 11. zortzimilakoa da Nanga Parbat. 2003an igo zuen lehen zortzimilakoa, Broad Peak, eta ordutik beste bederatzi igo ditu. Hiru mendi garaienak bakarrik geratzen zaizkio bilduma osatzeko, Everest (8.848 metro), K2 eta Kangchenjunga (8.856).
Igo dituenak
Broad Peak (8.047 m). 2003; Makalu (8.462 m). 2004; Cho Oyu (8.201 m). 2004; Shisha Pagma (8.013 m). 2007; Dhaulagiri (8.167 m). 2008: Manaslu (8.163 m). 2008; Annapurna (8.091 m). 2010; Gasherbrum I (8.068 m). 2011; Gasherbrum II (8.035 m). 2011; Lhotse (8.516). 2013; Nanga Parbat (8.125 m).
Nanga Parbatera egindako azken bidaiaren gainean arituko da astearte honetan, abenduak 13, arratsaldeko 7:30ean, eta Soraluzeko Mendi Taldeak antolatuta, Herri Antzokian eskainiko duen hitzaldian.