Alzheimerraren Munduko Eguna
Irailaren 21ean Alzheimerraren Munduko Eguna ospatzen da. Data hau Osasunaren Munduko Erakundeak eta Nazioarteko Alzheimer Federazioak aukeratu zuten mundu osoan milioika pertsonek pairatzen duten zorigaitzeko gaixotasun honen aurkako borrokan diharduten gaixoak eta beren senitarteko eta zaintzaileak omentzeko. Euskadin uste da 60.000 direla gaixoak eta 240.000 modu batera edo bestera gaixotasunaren ondorioak jasaten dituzten senitarteko eta zaintzaileak.
Egun hau ospatzearen helburua gaixotasuna ezagutzera ematea eta gaixotasunari buruzko informazioa zabaltzea da, eta herritarrei eta erakunde ofizialei elkartasuna eskatzea, Alzheimerra guztion arazoa delako, gaixoei eurei ez ezik ingurukoei ere eragiten baitie.
"Ni izaten jarraitzen dut" da aurtengoan Alzheimerraren Munduko Egunak aukeratu duen leloa, arreta Alzheimerra duenarengan jarri nahi delako, ez gaixoarengan, berau aurrez izan den eta azken egunera arte izango den pertsonarengan baizik; izan ere, memoria galtzeak ez du pertsona baten historia desagerrarazten, ez eta bere nahiak eta, ondorioz, ezta bere balore eta duintasuna ere.
Horregatik, Soraluzeko Udalak bere babesa eta elkartasuna adierazi nahi die gaixotasun hau pairatzen duten pertsona guztiei eta Alzheimer diagnostikoaren atzean dagoen gizakia aldarrikatu nahi du. Halaber, herritarrak kontzientziatu nahi ditu gaixotasunari aurre egiteko eta gaixo hauekiko harremanean erabiltzen dituzten moduak eta jarrerak alda ditzaten, gaixoek gaixotasuna hasierako fasean antzeman dakien, diagnostiko espezializatua egin dakien eta gaixoaldi guztian zehar jarraipen estua egin dakien duten eskubidea aldarrikatuz. Finean, gaixoa beharrean pertsona artatuko duen arretarako eskubidea.