Amaitu dira Santa Ana jaiak

Amaitu dira Santa Ana jaiak

2018/07/30
Ikuskizun politak eta eguraldi nahasia izan dira protagonistak larunbatean amaitu eta kanoikada ikusgarri bezain jendetsuarekin hasi ziren 2018. urteko Santiago eta Santa Ana jaietan.

Santa Ana jaiek agur esan dute datorren urtera arte.

Aurten, lehenengo aldiz, kanoiarekin eman zaie hasiera jaiei; eta jendeak ondo hartu du aldaketa, ikusgarria eta arrisku gutxiagokoa izan baita.

Gainontzean, programatutako ekitaldiek jendearen aldetik jaso duten erantzun ona da aurtengo jaien gainean esan litekeena, ikuskizun politak eta kalitatezkoak izan direlarik, herritarren esanetan.

Izan duen mailari dagokionean, bereziki nabarmentzekoa da "Tio Teronen semeak" taldearen dantza-ikuskizuna, Plaza Zaharra ikuslez betetzea lortu zuena.

Batutako ikusle kopuruaren aldetik, herritarrek prestatutako musika-ikuskizuna, Oihan Vega eta Txurruren saioa, musika elektronikoaren jaialdia, "Arantza eta Pantxo" taldearen ikuskizuna eta "Golden Apple Quartet" taldearen kontzertua dira azpimarratzekoak.

Eguraldia nahasi samar ibili da, ostegun eta ostiral gauetan euria egin zuelarik. Hala ere, ez zen ekintzarik suspenditu behar izan, eta jendeak euripean bada ere, plazan jarraitu zuen.

Oro har, jai oso politak igaro dituzte herritarrek.

Ikusi ARGAZKIAK.

Argazkiak: plaentxia.eus.