"Amak" taldearen kontzertua

"Amak" taldearen kontzertua

2020/07/14
Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kristina Solano trikitilariek kontzertua eskainiko dute larunbat honetan Soraluzeko frontoi zaharrean, "Kulturaldia" zikloaren barruan.

"Amak" taldeak kontzertua eskainiko du larunbat honetan, uztailak 18, Soraluzen, Udaleko Kultura Batzordeak antolatu duen "Kulturaldia" zikloaren barruan.

Lau trikiti, lau pandero eta lau ahots. Lau musikari, lau emakume eta lau ama. Horren batura da Amak taldea. Lau hizkiz osaturik dago taldearen izena ere, taldekide bakoitzaren izenaren lehen hizkiarekin, hain justu: Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kristina Solano. Plaza askotan ibiliak dira guztiak; musikagintzan eta trikitiarekin. Alaitz Telletxea (Alaitz eta Maider), Maixa Lizarribar (Maixa eta Ixiar), Amaia Oreja (M-n Ezten) eta Kristina Solano (M-n Ezten). Urte luzeetan plazaz plaza eta agertokiz agertoki ibili ondotik, berriz egin dute topo.

Sarrerak, aurrez, Iratxon eta Udaletxean eros daitezke, 5 euroan, bestela, egun berean, leihatilan.

Eguna: Uztailaren 18a, larunbata
Lekua: Frontoi zaharra
Ordua: 19:30
Antolatzaileak: Udaleko Kultura Batzordea eta Udaleko Parekidetasun Batzordea.