"Amalgama Gráfica XI Internacional" erakusketa ikusteko azken egunak Oreka Art galerian
barrena.eus

"Amalgama Gráfica XI Internacional" erakusketa ikusteko azken egunak Oreka Art galerian

2026/02/27
Otsailaren 2az geroztik dago ikusgai nazioarteko 37 artista grabatzeileren "Amalgama Gráfica XI Internacional" erakusketa Oreka Art galerian; martxoaren 4ra arte egongo da ikusteko aukera.

Nazioarteko erakusketa da Amalgama Gráfica XI. Internacional, Ameriketako zein Europako artisten lanekin osatutakoa. Obra guztiak dira grabatuak, hainbat gai eta teknika uztartuz sortuak: xilografia, kalkografia eta baita azken belaunaldiko estanpa digitalak ere.

Ikusgai dauden obra gehienak euskal artistenak dira, erakusketan baitaude lau gipuzkoarren eta bizkaitar baten lanak, tartean, Alberto Rarmirez, Oreka Art galeriako arduradunaren grabatu bat. Eta bigarren artista-talde ugariena Menorkako Xalubinia arte eskolako artistak dira.

Ordutegia

Martxoaren 4ra arteko tartea egongo da nazioarteko 37 artista grabatzeileren lanak ikusteko, ondorengo ordutegian:

  • Astelehenetik barixakura: 19:00 - 20:00