Arane kiroldegiko igerilekua

Arane kiroldegiko igerilekua

2018/12/12
Sabaiko egituraren estaldura-zatiak erortzeko zegoen arriskua behin behinean konpontzeko sarea jarriko du Udalak kiroldegiko igerilekuan; instalazioa datorren astean zabaltzea da asmoa.

Joan zen astean, Udalak itxi egin behar izan zuen Arane Kiroldegiko igerilekua, segurtasun arazoak zirela-eta. Izan ere, sabaiko egituraren hormigoizko estaldura-zatiak erortzen ari dira eta igerian dabiltzanen gainera erortzeko arriskua dago.

Egitura beraren egoerari buruzko txostena eskatu dio Udalak aditu bati. Haren txostenak ezarriko du arazoa behin-betiko konpontzeko zein neurri hartu behar diren eta horiek zein kostu izan dezaketen.

Bitartean, aditu horren oniritziarekin, behin-behineko konponbide bat burutzea erabaki du udalak: sare bat jarriko da sabaiaren azpian, eror daitezkeen estaldura-zatiak jasoko dituena eta igerian dabiltzanen segurtasuna bermatuko duena.

Sarea kokatu eta frogatu ostean igerilekua berehala irekitzea da Udalaren asmoa.

Sarea kokatzeko lanak gaur hasiko dira eta, dena ondo bidean, datorren astean igerilekua berriro ireki ahal izatea espero du Udalak.