Arane Udal Kiroldegiak fitness gelako laguntza zerbitzua eskainiko du aurrerantzean; ikastaroak irailaren 15ean jarriko dira martxan

Arane Udal Kiroldegiak fitness gelako laguntza zerbitzua eskainiko du aurrerantzean; ikastaroak irailaren 15ean jarriko dira martxan

2026/09/11
Arane Udal Kiroldegiak fitness gelako laguntza zerbitzua eskainiko du aurrerantzean; ikastaroak irailaren 15ean jarriko dira martxan.

Arane udal kiroldegiak abuztuaren 24an ekin zion ohiko ordutegian zabaltzeari, goizeko 08:30etik iluntzeko 21:30era, uda-sasoiko etenaldiaren ostean, eta ikastaroak irailaren 15ean, martitzena, hasiko dira martxan.

Ikastaroetan ekainean izena emandako zeuden bazkideek ez dute berriz izena eman beharko; ostera, inork izen eman nahiko balu, bi bide ditu horretarako:

  • Aurrez aurre, kiroldegiko harrerara hurbilduta
  • Telefono, ondorengo telefono zenbakira deituta: 943752466

Zerbitzu berria hasiko da

Fitness gelako laguntza zerbitzua esainiko du aurrerantzean kiroldegiak 16 urtetik gorako erabiltzailee zuzenduta. Erabiltzaileen hasierako egoera fisikoa kontuan izanda, egokitutako errutina bat prestatzen lagunduko die teknikariak, baita zalantza orokorrak argitzen ere. Horretaz gain, makinetan jardueraren exekuzio egokia egiten dutela ziurtatuko du.

Zerbitzaren helburua segurtasuna lehenetea da: lesioak prebenitu eta ariketak modu osasuntsuan egitea. 

Haurren igeriketa ikastaroak

Haurren igeriketa ikastaroak urrian hasiko dira.

Oraindik badago lekua, beraz, izena eman nahi izanez gero kiroldegiko harreran edo telefonoz deituta egin daiteke.