Arane Udal Kiroldegiak ikastaro berria eskainiko du goizetan urtarriletik aurrera

Arane Udal Kiroldegiak ikastaro berria eskainiko du goizetan urtarriletik aurrera

2026/01/05
Arane Udal Kiroldegiak ikastaro berria eskainiko du goizetan urtarriletik aurrera; urtarrilaren 7tik aurrera mugikorretarako aplikazioaren bitartez egin beharko da padel pistaren erreserba.

Soraluzeko Arane Udal Kiroldegiak zenbait berritasunekin estreinatuko du 2026a: ikastaro berria goizetan eta padel pistako eta kirol ikastaroetako erreserbak kudeatzeko mugikorretarako aplikazioa. Joan den ikasturtetik martxan den tarifa finkoak erabiltzaileei eskaintzen dizkien onurak modu erraz eta ordenatuan kudeatzeko eta padel pistaren erreserba online egiteko tresna izango da. 

Cross training ikastaroa

Udaleko Kirol Departamentuak ordutegia zabaldu du Cross training ikastaroan, goizeko txanda antolatu baitu: martitzen eta eguenetan, goizeko 8:30etik 9:20ra bitarte. Arratsaldetan pilatu izan dira orain arte kirol ikastaro gehienak, eta eskaera handiko ikastaroetan eskaintza zabaltzea izan da helburua.

Padeleko erreserbak urtarrilaren 7tik aurrera

Padeleko erreserbak egin daitezke dagoeneko, baina urtarrilaren 7tik aurrerako egunetarako. 

Aurrerantzean, padeleko pista aplikazioaren bitartez erreserbatu beharko da, eta hilabeteren barruko erreserbak egin ahal izango dira. Esate baterako, erabiltzaile batek urtarrilaren 7an egingo balu erreserba, urtarrilaren 7tik otsailaren 7ra bitarteko egun eta orduan izango ditu erreserbatzeko.