Aratosteetako argazkien erakusketa
Urteroko moduan, Soraluzeko Euskal Aratosteetan egindako argazkiekin erakusketa osatu du Aratosteetako Lan-taldeak.
Guztira 40tik gora argazki dira gaur hasi eta larunbatera arte kiroldegiko erakusketa-aretoan ikusgai daudenak, baita egunari buruzko bideoa ere.
Aurten 5 izan dira argazkiak zein bideoa egiten aritu diren argazkilariak: Javi Aldai, Arkaitz Arana, Lorea de Castro, Ubane Madera eta Fernan Oregi.
Argazki handiekin batera, egun horretan parte hartu zuten haurrek taldeka ateratako argazkiak ere ikusi ahal izango dira, baita erosi ere.
Erakusketari hasiera emateko inaugurazio ekitalditxoa egingo da gaur, arratsaldeko 7etan, erakusketa-aretoan.
Hauxe da erakusketak izango duen ordutegia: Astelehenetik ostiralera 19:00-20:30 eta larunbatean 12:00-13:30.