Aratosteetako dantza erakustaldia

Aratosteetako dantza erakustaldia

2017/02/20
Udaleko Kultura Batzordeak hainbat aldaketa egin dizkio aratosteetako asteartean ospatu ohi den haurren dantza edo play back lehiaketari; lehiaketa beharrean erakustaldia izango da.

Aratosteetako haurren dantza lehiaketa otsailaren 28an egingo da aurten, asteartearekin.

Aurten, hala ere, zenbait aldaketarekin dator aipatutako ekitaldia, azken urteetan sortu izan diren arazoei konponbidea jarri nahian.

Horrela, lehiaketa izaera galduko du ekitaldiak eta erakustaldia izango da; ondorioz ez da parte hartzen duten taldeen arteko sailkapenik egingo.

Parte hartzen duten talde guztiek sari berbera jasoko dute, 50 euroko dieta eta oparitxoa.

Tokia ere ezberdina izango da aurtengoan, frontoitik kiroldegira eramango baita lehiaketa, parte hartuko duten taldeen tamaina handiagatik.

Parte hartzaileek otsailaren 24ko arratsaldeko 2etarako eman beharko dute izena Udaleko Kultura Zerbitzuan, dantzarako oinarri moduan erabiliko duten abestiaa USB batean ekarriz.

Ekitaldia arratsaldeko 5:30ean hasiko da.