Aratosteetako dantza-erakustaldia

Aratosteetako dantza-erakustaldia

2020/02/24
Sei taldek eta 125 haurrek hartuko dute parte bihar, asteartea, kiroldegian egingo den urteroko dantza-erakustaldian; sarrerak kiroldegian jaso daitezke gaurtik aurrera, aforoa bete arte.

Urteroko moduan, dantza edo koreografia erakustaldia antolatu du udaleko Kultura Batzordeak aratosteetako azken egunerako.

Jaialdia, bihar, otsailak 25 egingo da, arratsaldeko 5etan, kiroldegian.

Lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduta dagoen ekintza honetan 125 neska mutikok  hartuko du parte, 6 taldetan banatuta, bat maila bakoitzeko.

Hauek dira biharko jaialdian parte hartuko duten taldeak:

  • Sukaldariak (LH1)
  • Lasaiak (LH2)
  • Uda taldea (LH3)
  • Dance monkey (LH4)
  • Aukera berri baten bila (LH5)
  • Gora 2008 (LH6)

Talde bakoitzak 50 euroko txekea eta oparia jasoko du.

Jaialdirako sarrerak kiroldegian eskuratu daitezke gaurtik aurrera eta aforoa (*) (650 pertsona) bete arte.

(*) Kiroldegiko gehienezko aforoa 277/2010 eta 21/2019 dekretuek agintzen dutenari jarraituz ezarri da.