Aratosteetako dantza-erakustaldia

Aratosteetako dantza-erakustaldia

2023/02/21
Bost taldek eta 71 haurrek hartuko dute parte gaur, asteartea, kiroldegian egingo den urteroko dantza-erakustaldian; sarrerak leihatilan banatuko dira, aforoa bete arte.

Urteroko moduan, dantza edo koreografia erakustaldia antolatu du udaleko Kultura Batzordeak aratosteetako azken egunerako.

Jaialdia, gaur, otsailak 21 egingo da, arratsaldeko 5etan, kiroldegian.

Lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduta dagoen ekintza honetan 71 neska mutikok hartuko du parte, 5 taldetan banatuta.

Hauek dira biharko jaialdian parte hartuko duten taldeak:

  • Baloreak(LH1)
  • Deabruak (LH2)
  • Txoro diztiratsuak (LH4)
  • Flower power (LH5)
  • Dantza koloreak (LH3)

Talde bakoitzak 50 euroko txekea eta oparia jasoko du.

Jaialdirako sarrerak kiroldegian eskuratu daitezke ekitaldia baino 30 minutu lehenagotik eta aforoa(*) bete arte.

(*) Kiroldegiko gehienezko aforoa 277/2010 eta 21/2019 dekretuek agintzen dutenari jarraituz ezarri da.