Aratosteetako mozorro lehiaketa

Aratosteetako mozorro lehiaketa

2018/01/09
Itsasoa da otsailaren 10ean ospatuko den aurtengo aratosteetako mozorro lehiaketarako antolatzaileek aukeratu duten gaia.

Azken urteetako ohiturari jarraituz, Udaleko Kultura Batzordeak gaia proposatu du aurtengoan ere aratoste zapatuko mozorro egunerako, "Itsasoa" hain zuzen ere.

Halaber, konpartsa mailako lehiaketa antolatu du proposatutako gaia oinarri moduan hartuta mozorrotzen diren taldeentzat.

Aratosteetako mozorro lehiaketaren oinarriak.

  • Aratosteetako mozorro lehiaketaren aurtengo gaia “ITSASOA” izango da.
  • Parte hartzeko modalitate bakarra egongo da: taldeka.
  • Lehiaketan parte hartzeko beharrezkoa izango da otsailaren 10ean, eguerdiko 1etik arratsaldeko 9etara udaletxe azpian jarriko den photocall-ean argazkia atera eta 605706086 whatsApp zenbakira bidaltzea.
  • Saria emateko orduan, epaimahaiak honako hauek edukiko ditu kontuan:

Erakutsitako umorea.

Sortzen duten giroa.

Originaltasuna.

Janzkera.

Eszenografia.

Lehiaketaren gaiarekin duen lotura.

  • Epaimahaia Aratosteetako Batzordeak izendatutako 3 pertsonak osatuko dute. Epaimahaiak emandako puntuazioak %60ko pisua izango du puntuazio orokorrean.
  • Epaimahaiaren puntuazioa herritarrek “Plaentxia.eus” atarian emandako puntuekin osatuko da. Azken honek %40ko pisua izango du puntuazio orokorrean.
  • Sariak:

1. Sailkatua: 150 euro.

2. Sailkatua: 100 euro.

3. Sailkatua: 50 euro.

  • Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.
  • Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzen direla esan nahi du.
  • Sor litezkeen zalantza zein ezustekoei erantzuna ematea antolatzaileen esku egongo da.