XXX. Kontrargi Rallyko argazkiak

XXX. Kontrargi Rallyko argazkiak

2019/04/03
Atzo arratsaldeaz geroztik zabalik dago XXX. Kontrargi Argazki Rallyan saritutako argazkiekin herriko argazkilaritza kolektiboak antolatu duen erakusketa berria; apirilaren 17an itxiko da.

Atzo arratsaldean zabaldu zituen ateak Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboak antolatutako erakusketa berriak.

Azaroan egindako XXX. Argazki Rallyan saritutako lanak daude ikusgai; 30 argazki guztira.

Hauetxek izan ziren aipatutako rallyan argazkilariek landu behar izan zituzten gaiak: Zuria, Zimurrak, Zalantza, Behetik gorakoa eta Erliebea.

Erakusketa hilaren 17ra arte dago zabalik, ondorengo ordutegiarekin:

- Astelehenetik ostiralera: 19:00-20:30.

- Larunbatak: 12:00-13:30.