Argazki erakusketa berria
Uztailaren 6ra arte dago zabalik Virginia Arakistain argazkilari eibartarraren argazkiekin Kontrargi kolektiboak antolatu duen "marra fotografikoak" izeneko erakusketa berria.
Ekainaren 18an zabaldu zituen ateak Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboak antolatutako erakusketa berriak.
Virginia Arakistain eibartarraren argazkiak daude ikusgai, "marra fotografikoak" izenburupeko argazki-bilduma hain zuzen ere.
Virginia Arakistain 1993an hasi zen argazkiak egiten, Eibarko Club Deportivoko argazki taldean.
Zuri-beltzeko argazkilaritzan zentratu du bere lanik gehiena eta hiriak izan ditu, batez ere, argazkien gai modura hartu dituenak, bestelako kontuak ere landu dituen arren.
Argazkilaritza Sari Nazionala eskuratu zuen 2009. urtean.
Ordutegia
Erakusketa uztailaren 6ra arte dago zabalik, ondorengo ordutegiarekin:
- Astelehenetik ostiralera: 19:00-20:30.
- Larunbatak: 12:00-13:30.