Arratoiak hiltzeko kanpaina berria

Arratoiak hiltzeko kanpaina berria

2018/09/04
Udalaren enkarguz, arratoi-garbiketa lanetan aritu dira abuztuan Anticimex enpresako beharginak; lanok hiru hilean behin burutzen dira herriko estoderia-sarean.

Arratoiak hiltzeko kanpaina berria burutu du Udalak, urtero bezala, abuztuan, animalia hauen presentzia gutxitzeko helburuarekin.

Kanpaina berau hiru hilean behin burutzen da, herriko gune desberdinetan, estolderia-sarean batez ere, pozoia ipiniz.

Halaber, gune konkreturen batean arratoien presentzia sumatzen bada, puntualki desratizazio protokoloak aktibatzen dira aipatutako guneetan.

Pozoiak elementu uxagarri (repelente) bat du txakur eta katuek jan ez dezaten eta herriko estolderia-sarean jartzen da.

ANTICIMEX enpresa arduratzen da arratoien aurkako kanpainak aurrera eramateaz eta urtean 2.540,91 euroko kostua dute, BEZ-a barne.