Arratoien aurkako kanpaina

2020/03/09
Otsailean aritu dira Anticimex enpresako beharginak arratoien aurkako urteko lehen kanpaina burutzen; urtean zehar lau aldiz egiten du desratizazioa Soraluzeko Udalak.

Urtero bezala, Soraluzeko Udalak arratoien aurkako kanpainarekin jarraitzen du.

Udalaren enkarguz urtero lau kanpaina burutzen dira, hiru hilean behin, herriko estolderia-sareko gune desberdinetan pozoia ipiniz.

Halaber, gune konkreturen batean arratoien presentzia somatzen bada, puntualki desratizazio protokoloak aktibatzen dira aipatutako guneetan.

Pozoiak elementu uxagarri (repelente) bat du txakur eta katuek jan ez dezaten eta, esan bezala, herriko estolderia-sarean jartzen da.

ANTICIMEX enpresa arduratzen da arratoien aurkako kanpainak aurrera eramateaz eta urtean 2.540,91 euroko kostua dute, BEZ-a barne.