Arreta soziosanitarioko ikastaroa
Debarreneko Gizarteratze Sareak langabetuei zuzendutako ikastaroa antolatu du, "Mendeko pertsonen arreta soziosanitarioa" izenburukoa.
Ikastaroa urrian hasi eta otsailean amaituko da (370 ordu), parte hartu ahal izateko beharrezkoa delarik DBHko titulua edo baliokideren bat izatea.
Ikastaroari buruzko informazio zehatzagoga HEMEN aurki daiteke.
Debabarreneko Gizarteratze Sarea
Lan-merkatuan sartzeko edo enpleguari eusteko zailtasunak dituzten pertsonak laneratzearekin zerikusiren bat duten eragileen koordinazioko, lankidetzako eta laneko esparru egonkor bat da sarea. Horren helburua da eragile horien esku-hartzeak eraginkorragoak izatea edo ingurunera egokitutako erantzun berriak garatzea.
Formazioarekin, enpleguarekin eta garapen ekonomikoarekin zerikusia duten eskualdeko ikastetxe, gizarte erakunde eta instituzio ezberdinak dira sare honetako kideak; tartean Soraluzeko Udala.