Tutoretzapeko etxebizitzen araudia

Tutoretzapeko etxebizitzen araudia

2019/02/20
Udalak arriskuan dauden pertsonentzako tutoretzapeko etxebizitzen araudia prestatzen dihardu eta 20 eguneko epea zabaldu du herritarrarrek ekarpenak egin ahal izan ditzaten.

Urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Komunaren Legeak lege edo araudi izaera duten arauen garapen edo gauzapen prozeduran hiritarren parte hartzea erregulatzen du, araua eraiki aurretik, hiritarren eta arau horren eraginpeko izan daitezkeen erakundeen iritziak jasoko dituen kontsulta egin beharra dagoela ezarriz.

Egun, Soraluzeko Udalak baztertzeko arriskuan dauden Debabarreneko pertsonentzako tutoretzapeko etxebizitzak erregulatzeko araudia onartzeko prozesuan dihardu, etorkizuneko araudi horren hasierako zirriborro bat oinarri hartuta.

Horrenbestez, egoki da araudi-zirriborroa kontsulta publikora bidaltzea, etorkizuneko arau horrek eragin ditzakeen hiritar eta erakundeen iritzia ezagutze aldera, eta honela zirriborroa hiritarren interesen mesedetara moldatu aldera.

Hori horrela, Soraluzeko Udalak ondorengoa erabaki du:

  • Udal araudia garatu eta egin aurretik, beronen inguruko kontsulta publikoa egitea, 20 eguneko epean zehar.
  • Araudi-zirriborroa HEMEN kontsultatu daiteke.

Interesdunek udaletxera bertara eraman ditzakete beren ekarpenak, edota posta elektronikoz helarazi, helbidera.

Ebazpen hau baliagarria izango da eta bere eraginak gauzatuko ditu Tokiko Korporazio honetako web gunean argitaratzen den egunetik aurrera: www.soraluze.eus.