"As bestas" filmaren proiekzioa

"As bestas" filmaren proiekzioa

2023/05/23
Rodrigo Sorogoyen zuzendariaren "As bestas" pelikula entzutetsua proiektatuko da bihar, asteazkena, arratsaldeko 7etan, Herri Antzokian, maiatzeko agenda kulturalaren barruan.

Soraluzeko Udaleko Kultura Batzordeak maiatzerako antolatu duen kultur egitarauaren barruan, "As bestas" filma proiektatuko da bihar, arratsaldeko 7etan Herri Antzokian.

Sarrerak 3 euro balio du.

Film honek sari ugari jaso ditu estreinatu zenetik gaur arte, 9 Oscar sari, besteak beste.

Zuzendaria: Rodrdigo Sorogoyen

Iraupena: 137 minutu.

Generoa: Thriller-Drama.

Herrialdea: Espainia.

Urtea: 2022.

Sinopsia: Antoine eta Olga bikote frantziarra da, Galizia barnealdeko herrixka batean aspaldidanik bizi dena. Bizimodu lasaia dute han, baina bertakoekin duten bizikidetza ez da nahiko luketen bezain idilikoa. Auzotarrekin, Anta anaiekin, izandako gatazka baten ondorioz, tentsioa hazi egingo da herrixkan, itzulerarik gabeko puntu batera iritsi arte.