Amaitu dira asfaltatze lanak
Iñaki Rubio Obra eta Herriko Mantentze lanen batzordeburua, Etxaburuetako kalean.

Amaitu dira asfaltatze lanak

2022/11/29
Aurtengo aurrekontuan aurreikusitako hobekuntzak atzo amaitu zituen Soraluzeko Udalak

Asfaltatze-lanak astebetez luzatu dira, eta Iñaki Rubio Obra eta Herriko Mantentze lanen batzordeburuak gogorarazi nahi izan du “urte hasieran Gabolats eta Santa Ana kaleak eta Erregetxeko orubea asfaltatu ziren, oraingoan berriz, Loralde, Arraikua, Estaziño eta Errekalde kaleak baita Mendiolako poligonoa ere. Asfaltado lanak egoera okerrenean dauden kaleetan burutu dira eta datorren urtera begira, diru partida berri bat aurreikusiko da udalerriko asfaltatze-lanekin jarraitzeko”.
Datozen egunetan asfaltatutako kaleetako seinale horizontalak margotuko dira (zebra-bideak, aparkalekuak, zamalanetarako guneak etab...). Asfaltatze lanak Firmes Alaveses SA enpresak egin ditu eta udalak 115.000 euroko inbertsioa egin du.