Asfaltatze-lanak datorren astean herriko hainbat gunetan

Asfaltatze-lanak datorren astean herriko hainbat gunetan

2024/01/12
Herriko hainbat gunetan asfaltatze-lanak egingo dira datorren astearen lehenengo egunetan; Udaltzaingoak ohar bidez emango du momentu bakoitzean egin beharreko bide-mozketen berri.

Udaleko Hirigintza Departamenuak jakinarazi duenez, datorren astean, urtarrilaren 15etik 17ra hain zuzen ere, asfaltatze lanak egingo dira herriko hainbat gunetan.

Hauxe da lanon egutegi-aurreikuspena:

  • Astelehena: Santa Anako aldapa.
  • Asteartea: Zeleta auzunea.
  • Asteazkena: Gipuzkoa Etorbidea (Goizean)
  • Asteazkena: Atxuri kalea (Arratsaldea).

Lan guzti hauek 54.659,73 euroko aurrekontua daukate.

Toki eta momentu bakoitzean egin beharreko bide-mozketa eta bestelakoak ohar bidez jakinaraziko dizkie udaltzaingoak eragindako auzoetako bizilagunei.

Asfaltatze lanok aprobetxatuko dira beste toki batzuetan begiz jota dauden zuloak udal brigadako beharginekin konpontzeko.