Asiako liztorra deuseztatzeko kanpaina

Asiako liztorra deuseztatzeko kanpaina

2017/01/19
Hemeretzi liztor-habia suntsitu dira herrian Asiako liztorra deuseztatzeko helburuarekin Foru Aldundiak iazko urtean aurrera eraman zuen kanpainan.

Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeko arduradun Javier Garmendiak jakinarazi duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Fauna Basatiaren eta Abeltzaintzaren Departamenduak abenduaren 17an eman zion amaiera Asiako liztor-habiak suntsitzeko 2016ko kanpainari, negua ailegatzaearekin batera habi hauek aktibo izateari utzi egiten diotelako.

Iazko kanpianan, 2016. urtekoan, Asiako liztorren 19 habi deuseztatu ziren, Debemenenen (Debabarreneko landa garapeneko Elkartea) eskutik guztiak.

Aurreko urteetan deuseztatu izan den habi-kopurua ondorengoak izan da:

2014: 11 Debemenek eta 3 Aldundiko basozainek.

2015: 4 Debemenek eta 5 Aldundiko suhiltzaile eta basozainek.

Datuen argitan, 2016. urtea izan da habi gehien deuseztatu diren urtea.

Aipatutako lan hauen kostua 1.379,40 eurokoa izan da, habi bakoitzeko 60 eurokoa.