Asiako liztorraren aurkako kanpaina
Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeko arduradun Javier Garmendiak jakinarazi duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Fauna Basatiaren eta Abeltzaintzaren Departamenduak abenduaren 14an eman zion amaiera Asiako liztor-habiak suntsitzeko 2018ko kanpainari, negua ailegatzearekin batera habi hauek aktibo izateari utzi egiten diotelako.
2018. urtean zehar Asiako liztorren 12 habia deuseztatu ziren Soraluzen, aurreko urtean baino 4 gutxiago.
Habiak suntsitzeko lanak Debemenenenek (Debabarreneko landa garapeneko Elkartea) burutu ditu.
Aurreko urteetan deuseztatu izan den habi-kopurua ondorengoa izan da:
2014: 11 Debemenek eta 3 Aldundiko basozainek.
2015: 4 Debemenek eta 5 Aldundiko suhiltzaile eta basozainek.
2016: 19 Debemenek.
2017: 16 Debemenek
Aipatutako lan hauen kostua 720 eurokoa da, 60 euro habia bakoitzeko.