Asier Kidam magoaren emanaldia

Asier Kidam magoaren emanaldia

2020/12/30
Asier Kidam magoak "Magiaren iraultza" bere azken ikuskizuna eskainiko du larunbat honetan, Herri Antzokian; Helduei eta 5 urtetik aurrerako haurrei dago zuzenduta.

Udaleko Kultura Batzordeak Gabon jaietarako antolatu dituen ekintzen barruan, Asier Kidam magoak emanaldia eskainiko du larunbat honetan, urtarrilak 2, arratsaldeko 5etan, Herri Antzokian.

Asier Kidamenk, iraganeko eta orainaldiko mago mitiko batzuen lanean inspiraturik, bidaia gogoangarria egiten du magiaren historian zehar. Denok oraimenean gordetzen ditugun ilusioak, gaurko egunera ekarriak eta sekula ikusi gabeko moduan aurkeztuak.

Ikuskizuna publiko helduari eta 5 urtetik gorako haurrei dago zuzenduta.

Sarrerak 3 euroan daude salgai "Iratxo" gozo-dendan; sobratuko balira egunean bertan lehiatilan salduko dira.